Ibaetako geure baserrian ekoiztutako produktuak izendatzen dituen zigilua da. Bertan ohituraren poderioz jasotako egiteko modu eta denborak mantentzen ditugu, erakundeek esandako elementu fitosanitorioez gain. Produktua dendara iristen da behar duen garaian, behin ondutakoan, eta eguraldiak bere garapena bermatu baldin badu. Badakigu zer erein eta landatzen dugun, baina inoiz ez zer jasoko dugun, horregatik da hau gure produkturik pertsonalena eta beti mantentzen ditu kalitate maila altuenak. |
Zigilu honen bitartez bereizten dugu Donostia hiriko eremuan bertan ekoiztutako produktua, baita inguruko herrietakoa ere (Orereta, Astigarraga, Hernani, etab.). Berauen eskeintza gure aldetiko aukeraketa zorrotza pasa du dagoeneko eta horregatik gaude ziur eskeintzen duten kalitatearen inguruan. Honela, tokiko eta km0ko ekoizpen sarearen aldeko apustua egiten dugu, jasangarritasuna eta bereziki produkzio artisauak indartuaz. |
Oinarrizko zigilu honek tokian ditugun ezaugarri ezberdinak behar dituzten produktuak inguratzen ditu, gertuko bizilagunekin elkartzen gaituzten zantzu kultural eta identitarioak azpimarratuaz. Gu gandik egon daitekeen produkzio gertukoena ezberdintzen du (mahatsa edota zainzurien kasuan, adibidez). Berriro ere eskeintza guztiak gure aldetiko aukeraketa zorrotza pasa du eta kasu honetan ere ekoizpen prozesu tradicional eta artisauak lehenesten ditugu. |
943 285 946 638 812 134 Nafarroa Behera Plaza, 4 20001 Donostia - San Sebastián munomunobaserria.eus |